Novedades

Gure kazetariak ikastolako parkean. (Tantirumairu Ikastola)
Gure kazetariak ikastolako parkean. (Tantirumairu Ikastola)

Jueves, 10 de Febrero de 2011

Beira bilketa: Hauxe izan zen abian jarri zen lehenengoa. Ecovidrio enpresa arduratzen da bilketaz. Hilean behin jasotzen da, eta jasotakoa Gasteizera eramaten da, birziklatzeko planta batera. Bortzirietan 77 edukiontzi daude banatuta.

Paper eta kartoi bilketa: Bortzirietan 97 edukiontzi daude,eta bi zerbitzu arduratzen dira:

a) Hainbat gunetan banatuta dauden edukiontzi urdinen bitartez egiten da. Astero jasotzen dira.
b) Atez ateko bilketa 8dendetan eta industriatan). Astean bitan egiten da. Traperos de Emaus enpresa arduratzen da bi zerbitzu hauetaz. Jasotakoa Iruñera eraman, eta bertan saldu egiten da birziklatzeaz arduratzen diren enpresei.

Ontzi bilketa: Bortzirietan denetara 79 edukiontzi hori daude.Astean behin jasotzen dira Edukiontzi horietan jasotakoa Iruñara eramaten da Gongorako aukeraketa plantara.

Pila bilketa: Zerbitzua 1997an jarri zen abian. 12 edukiontzi daude Bortzirietan zerbitzu hori betetzeko.

Edukiontziak beteta daudenean hustu egiten dira eta hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen Asistencia Mediombiental SL enpresara eramaten dira

Objektu handien bilketa: Traperos de Emausera deitu behar da eta etxetara joaten dira traste handiak jasotzera : altzariak, tresneria, elektrogailuak…. Bildutakoa zaharberritu egiten da saldu ahal izateko eta ezin bada birziklatzera eramaten da.

Silo plastikoaren bilketa: Traperos de Emausek egiten du.Hilean behin biltzen dira.Mankomunitatera deitu behar da eta etxeetara joaten dira biltzera traste handiekin egiten duten bezala. Ondoren kudeatzaile batera eramaten da birziklatzeko.

Etxeko hondakinen bilketa berezia: Helburua etxeko hainbat hondakin biltzea da(olioa,sprayak,pintura…).Hilean behin egiten du Traperos de Emausek megafonia duen kamioi bat herriz herri joaten da adosten den toki batera eta han herritarrek hondakinak eramaten dituzte eta kamioiak hondakinak jasotzen ditu.

Bilketa arrunta: Igantziko Bortzabi empresak biltzen du. Bortzirietan 500 edukiontzi daude birziklatzen ez den zaborra biltzeko. .Iruñerriko mankomunitateko zabortegira eramaten da.

En Diario de Noticias Jueves, 10 de Febrero de 2011