Home
¿Quiénes somos?
¿Qué Hacemos?
Servicio de Recogidas
Datos de Interés
Trapu Berri
Comunidad Belzunce
Rastros
Otros Emaús
Documentos
Eventos
Noticias
Informática
Contáctenos
Libro de visitas
Cómo encontrarnos
Mapa de acceso
Albumes de Fotos
Foro Emaús
  
 


Trapuketarien etxea


Trapuketarien etxea

Egoitza berria Iruñean. Elkarteko kideentzat bilgune izanen den etxea inauguratu dute Emausko Trapuketariek gaur Arrotxapea auzoan; ondoan denda dute

EDURNE ELIZONDO - IRUÑEA

Emausko Trapuketariek egoitza berria inauguratuko dute gaur 19:00etan Iruñeko Arrotxapea auzoko Arga ibaia kaleko 36-38an. Elkarteko kideentzat bilgune izanen da etxe hori, elkarren berri izateko tokia, bai eta haientzat Emausko Trapuketariek antolatzen dituzten ikastaroen egoitza ere. Baliatu nahi duten elkarteek, halaber, trapuketarien etxe berriko ateak zabalik izanen dituzte. «Kostatu zaigu egoitza atontzea, duela ia bi urte erosi baikenuen, Nafarroako Gobernuak emandako diru laguntzari esker. Baina azkenean lortu dugu, eta oso pozik gaude denok», azpimarratu zuen Emausko Trapuketarien koordinatzaile Jose Maria Garciak, atzo.Arga ibaia kaleko egoitza berriaren ondoan bildutako materiala saltzeko denda jarri dute trapuketariek. Triki-Traku izena du, eta han denetarik aurki daiteke: arropa, liburuak, altzariak, oinetakoak, jokoak eta abar.

7.500 tona iaz

Iruñean bertan eta herritarrengandik hurbil egotea «oso garrantzitsua» da elkarteko kideentzat. «Egoitza berria oso baliagarria izanen zaigu jendea guregana etor dadin». Arrotxapeko egoitzaz gain, trapuketariek biltegiak dituzte Saratsan eta Artikan, eta beste denda bat Iruñeko Arrosadia auzoan. Denda eta biltegi horietan etxez etxe bildutakoa pilatzen dute. Iaz, denera, ia 7.500 tona material jaso zituzten. %86, berriz, erabiltzeko moduan jarri dute. Nafarroa osoan aritzen dira trapuketariak lanean.122 lagun biltzen ditu elkarteak. «Guztion %70 gizartearen sektore baztertuetakoak dira. Lanaren bidez, ordea, euren bizitza normalizatzea lortzen dute, gizarteko kide bilakatzen dira, eskubide guztiekin», nabarmendu zuen Garciak.

Trapuketarien etxea

 

| <--Atras | Trapu Berri | Enviar Comentarios | Contáctanos | ©2005 Fundación Traperos de Emaús