Azoka bat Arrosadian |
|
EDURNE ELIZONDO- IRUÑEA Astebete pasatxo daramate Emausko Trapuketariek Arrosadian. Irailaren 31n zabaldu zuten azoka berria, Iruñeko auzo horretako Julian Gaiarre karrikan, laugarren eta seigarren zenbakien artean. Etxabe handia da, eta han, trapuketariek dituzten gainontzeko azoketan bezala, denetarik aurki dezake erosleak: haurrentzako ipuinak, aldizkariak, altzariak, jostailuak, arropa, etxeko tresnak eta abar eta abar. Arrosadian bildutako objektu guztiak «jendeak emandakoak» dira. Arrosadiko azokaz gain, Arrotxapean beste bat du elkarteak, eta laster, beste bat zabalduko du, hirugarrena. Lizarran ere bada trapuketarien azoka bat. «1972. urtetik gaude Nafarroan, eta egun, ehundik gora lagun daude elkartean. Egoera zaila dutenei lana ematea da gure helburua». Azoka bat Arrosadian. Berria.Info 2003/10/09
|
|
| | <--Atras | Trapu Berri | Enviar Comentarios | Contáctanos | ©2005 Fundación Traperos de Emaús |
|